
14 Sep DANTZARI GAZTEENTZAKO formazio tailerra
KUKAI DANTZAK dantzari gazteentzako formazio kurtsoa jarri du abian. Kurtsoaren helburu nagusiak izango dira: dantzari gazteei dantza tradizionalean eta garaikidean formazio osagarri bat eskaintzea eta Kukai Dantzaren lan ildo eta errepertoriora hurbilketa bat eskaintzea. Horretarako, Kukai Dantzako dantzariak eta irakasle espezializatuak jardungo dira irakasle gisa.
HASIERA: URRIAK 6, 17:00etatik 20:00etara
NORI ZUZENDUA: 17 urtetik gorako dantzarientzat; euskal dantza tradizionalean eskarmentua izan beharko da.
EGUTEGIA: Urritik ekainera, 17:00-20:00.
LEKUA: Errenteria, Dantzagunea
IZEN EMATEA:
.Irailaren 23a baino lehen
.dantza@kukai.eus helbidera idatziz
.Aurkeztu beharreko datuak:
.Izen-abizenak:
.Jaioteguna:
.Ohiko dantza eskola edo dantza taldea zein den adierazi:
.Dantza ezagutzei buruzko deskribapen laburra: