
29 Jan FAMILIENTZAKO DANTZA TAILERRA
Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, OarsoIrriak elkartea eta Dantzagunearen lankidetzarekin, daramaten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute.
Leire Otamendi, dantzariak eskainiko du tailerra.
OTSAILAK 15,
Bi talde: 17:30-18:30 / 18.30-19.30
DANTZAGUNEA, pilotari kalea z/g
Doan-
Izenematea: dantza@kukai.eus