
13 Mar DANTZA, Telmo Esnal
Kukai Dantzak ‘DANTZA’ film berri eta arrakastatsua ikustera gonbidatzen zaitu. Filmaren ondoren, Telmo Esnal zuzendariarekin eta filmeko protagonisten solasaldia izango da.
Bizitzaren zikloari buruzko istorio bat, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza. Musikak eguneroko zereginei lagunduko die. Bizitza erritmoa da!
NOIZ: martxoak 25, 19:00tan
NON: Niessen Kulturgunea
LEKUA ERRESERBATZEKO: dantza@kukai.eus