Laborategi honek dantza tradizionalean jarduten diren dantzari gazteei beste teknika batzuekin harremanetan sartzeko eta sormen prozesuekin jolasteko aukera eskaini nahi die. Kukai Dantzako kideak eta irakasle gonbidatuak zuzenduta, dantzari gazteek klase teknikoak eta sormenarekin lotutako esperientziak biziko dituzte. Euren ohiko jarduna zabaldu eta aberasteko aukera...

Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak ekintza sorta antolatu dute Errenterian. Ikuskizunak, tailerrak, solasaldiak, proiekzioak… Hona hemen egitarau zabala: URTARRILAK 9, osteguna 17:30-18:30: DANTZA FAMILIA tailerra Dantzagunean 17:30-18:30: DANTZA FAMILIAN tailerra Gaztaino auzoan 19:00-20:30: SORMEN TAILERRA Dantzagunean URTARRILAK 10, ostirala 10:30-11:30: +55 DANTZA TAILERRA 19:00: GELAJAUZIAK ikuskizuna Xabier Olaskoaga Plazan 20:00: GAUEKOAK ikuskizuna Niessen...

Kukai Dantzak, Gabonetako oporraldian, dantzari gazteentzako ikastaro berezia antolatu du. Euren ohiko jarduna zabaldu eta beste dantza molde batzuekin saiatu nahi duten ikasleentzat pentsaturiko tailerra da hau. EGUNAK: Urtarrila 2, 3 eta 4 ORDUA: 12:00-14:00 LEKUA: Niessen Kulturguneko dantza gela (Errenteria) NORI ZUZENDUA: Dantza tradizionale ikasleak SALNEURRIA: Doakoa IZEN EMATEA: dantza@kukai.eus...

FLAMENKO TAILERRA ADRIANA BILBAO-REN ESKUTIK Asteburuan Niessen Kulturgunean aurkeztuko den BURDINA/HIERRO ikuskiznaren aurrerapen gisa, Adriana Bilbao dantzariak flamanko tailerra eskainiko du. Flamenkoarekin lehen hartu-emana izateko aproposa izango da ikastaldia. Tailerrean parte hartzen dutenek. BURDINA/HIERRO ikuskizuneko sarreretan eskaintza berezia jasoko dute. URRIAK 19 Ordua: 11.00etatik-12.00etara Lekua: NIESSEN KULTURGUNEKO, dantza gelan....

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, elkarlanean daramaten Dantza Sensibilizazio proiektuaren baitan, familia osoari zuzendutako dantza tailerra antolatu dute. Tailerrean 4 urtetik gorako haurrek partehartu ahal izango dute, eta gutxienez heldu batek lagunduta etorri beharko dute. Izar Aizpuru, dantzariak bideratuko du tailerra. URRIAK 17 Ordua: 19.00-20.00 Lekua: DANTZAGUNEA, pilotari kalea...

AKROBAZIA TAILERRA, Gazteentzat Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak, 14 eta 18 urte bitarteko gazteei bideratua izango den akrobazia tailerra antolatu du: LEKUA: NIESSEN KULTURGUNEA, 2. solairuko ENSAIO GELAN NORI BIDERATUA: 14 eta 18 urte bitarteko gazteei DATAK: IRAILAK 16, 23 eta 30ean (hiru eguneko tailerra) ORDUA: 18:00etatik 20:00etara IRAKASLEA: IRATI GONZALEZ DOAN IZENEMATEA:...

Errenteriako Udalak eta Kukai Dantzak, Kultura Zerbitzuarekin elkarlanean, Zuberoako dantzen inguruko tailerra antolatu dute, Johañe Etxebesten eskutik, herritar helduei bideratuta.  UZTAILAK 1 eta 3 ORDUA: 19.00etatik 21.00etara NON: Niessen Kulturguneko dantza gelan (3. solairuan) NORENTZAKO: Herritarrentzat IZENEMATEA: dantza@kukai.eus DOAKOA...

7-12 urteen artean baduzu, eman izena eta Kukai Dantzak esperientzia berezi batean parte hartzeko aukera emango dizu. Sorpresa bikaina izango da, gozatu ederra hartuko duzue! ADIN TARTEA: 7-12 urte MUGA: 30 gaztexo NOIZ: Martxoak 28, 18:00-19:00 NON: Dantzagunea (Pelotari kalea z/g) IZEN EMATEA: dantza@kukai.eus...

Kukai Dantzak eta Errenteriako Udalak ikasle zein profesionalentzako tailer berezia antolatu dute, Dantzagunearekin elkarlanean. Cesc Gelabert koreografo kataluniar handia izango da gidari, eta bertan irakaskuntza arloan mugimenduak eta gorputzaren jarrerak har dezakeen garrantzia aztertuko da. Eguna: OTSAILAK 12 Ordua: 19:00etan Lekua: DANTZAGUNEA, pilotari kalea z/g Izen-ematea: dantza@kukai.eus...

Aikok egin dituen ikastaro, mintegi, tailer, dantza barnetegi, etabarretan, inguruetako dantza maisu onenekin ikasteko aukera izan du. Dakiten guztia konpartitzen saiatu dira, beraz, esan daiteke, beraiekin dantza bidaide zaretenok, jakin beharreko "guztia" jaso duzuela jota, jauzi edo mutildantzen inguruan adibidez. Baina gauza bat da jasotzea,...

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies