IKUSKIZUNAK

Yarin

‘Yarin’ sustraia da. ‘Yarin’ topaketa da. ‘Yarin’ elkarrizketa da.

 

Euren sustraietatik begiratzen duten bi gizonezko aurkitzen ditugu, bertan sakondu eta bertatik bere ingurunearekin harremantzen direnak. Jatorri batetik heldu dira, berezko esentzia bat dute, topaketa bat aurkezten digute; elkarrizketan ari dira… Baina elkarrizketa beti ez da erraza, entzumenetik eraikitzen da, errespetutik… Batzuetan gerturatzen gaitu, bestetan urruntzen gaitu, tentsioan jartzen gaitu… eta besarkatzen gaitu.

 

‘Yarin’ek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere.

Fitxa artistikoa

Dantzariak: Andrés Marín, Jon Maya
Zuzeneko musika: Julen Achiary
Koreografia: Andrés Marín, Jon Maya, Sharon Fridman
Dramaturgia: Sharon Fridman
Koreografia laguntza: Melania Olcina
Argiztapena eta espazio eszenikoa: David Bernués
Soinu espazioa: Xabier Erkizia
Sormen produkzioa: Doltza Oar-Arteta
Jantziak: Ikerne Giménez
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
Kudeaketa eta administrazioa: Elena García
Ekoizpena: Kukai Dantza
Erakunde laguntzaileak eta koproduktoreak: Bienal de Flamenco de Sevilla, BBK Bilbao Aretoa, Errenteriako Udala, Festival Escenas de Patrimonio, Festival Itálica, Malandain Ballet Biarritz, Victoria Eugenia Antzokia

Irudiak

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies