HISTORIA

“Kukai konpainiak dantza tradizionaletik abiatutako sorkuntza jorratzen du; bidean bakarkako sormenak zein sortzaile ugarirekin egindako kolaborazioak bilduz”

Kukai Errenterian sortu eta kokatutako dantza konpainia da; Jon Maya dantzariaren ekimenez sortu zen, 2001. urtean. Tradiziotik abiatutako sorkuntza garaikidea ikur duela, elkarlanean oinarritutako lengoai propio bat landu du urte hauetan, eta horren fruitu dira ondutako kolaborazio eta ikuskizun arrakastatsu andana: ‘Oskara’, ‘Erritu’ edo ‘Gelajauziak’ ikuskizunak… Marcos Morau, Israel Galván, Cesc Gelabert koreografoekin lankidetzak… Lengoaia artistiko anitzekin elkarrizketak sustatu ditu (antzerkia, zinema, arte plastikoak, gastronomia…) eta nabarmentzekoa da Kukai Dantzak espazio eta ekimen berezietan lan egiteko adierazten duen gaitasuna: museoak, arkitektura bereziko guneak, naturguneak…

Kukai Dantzaren ikuskizunak hogeita bost herrialde baino gehiagotako antzoki eta jaialdietan aurkeztu dira. Horrez gain, sari esanguratsu ugari jaso ditu: Espainiako Dantza Sari Nazionala 2017, Arte Eszenikoen MAX SARIAK 2009, 2015, 2017 eta 2018an, Kataluniako Kritikaren Saria 2016, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Jaialdiko Ikuskizun Onena, Donostia Antzerki Saria, Valladolideko TAC Jaialdia, Umore Azoka Ohorezko Saria…

Kukai Dantzak, bere proiektu artistikoarekin batera, herritar partehartzea sustatzen duen egitasmoa garatzen du Errenteriako bere egoitzan ikastetxe, kolektibo eta dantzari gazteentzat ekimenak sortuz.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies