Mundua beti dago gerran. Badira gerra luzeago eta laburragoak, badira urrun eta gertuago egokitzen zaizkigunak, badira euren berri jakin edo guztiz ezezagun diren gerrak. XXI. mende honetan komunikabideen bidez izaten dugu hemen eta orain libratzen ari diren gerren berri. Ehunka ume hil direla Ukrainan, milaka Palestinan… luzeegia da zerrenda.
Kukai Dantza
Txalaparta jotzen duten horiek emandako kolpeek sortzen dute haren soinua, baina jotzeari utzi eta gero, inor ere ez da gertatutako soinuaren jabe: ezin da heldu, haren izaerak desafio egiten dio finkotasunaren ideiari, lantzen duen horren arima eraldatzen duen askapen bihurtzen da kolpea.
Kukai Dantza & Jesús Rubio Gamo
Sustrai herrikoiaren eta adierazpen abangoardistenaren artean mugitzen diren bi unibertso koreografikoren bat egitetik sortzen den unibertsoa. “Nor naiz ni?” galdetzen digu ikuskizunak.
Kukai Dantza & Marcos Morau.
Dantza tradizionala dantzariak eta koreografoak elikatzen garen dantzaren ama da. Baina hitz bakoitza, dantza urrats bakoitza, interpretatzen duen dantzari batetik sortzen da, urrats berri bat asmatuz. Ekintza hori beti garaikidea da, bere denborarekin batera ibiltzen da.
Kukai Dantza & Cesc Gelabert