Erritu taldean zein kolektiboan, naturarekin eta komunitatearekin loturik, bizitzako etapak zeharkatuz egiten den bizi-bidaia da. Etapa horiek jaiotzatik kaoseraino doaz, bakardadearen mortuan barrena, harik eta topaketara, maitasunera eta, azkenik, heriotzara iritsi arte.
Errituak zubi modukoak dira gure izate banakoaren eta esperientzia kolektibo erritualizatuaren arteko loturen zentzua aurkitzeko. Gure izate banakakoa iraganaz, orainaz, etorkizuneko promesez eta aukeraz zamaturik dago. Esperientzia kolektiboa, berriz, erreferentzia da beti, baina mugitzen eta aldatzen ari da aldi berean. Espiritualtasuna, samurtasuna eta norberaren erabakimena batzen dira bidaiarekin, zeina azkenean kolektiboa baita, baina kontzienteenen ibilbideek eragiten diotelarik.
Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein
Koreografia: Sharon Fridman
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte,
Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
Kantua: David Azurza
Musika-sorkuntza: Luis Miguel Cobo & David Azurza
Dramaturgia-laguntzailea: Antonio Ramírez-Stavibo
Argiztapenaren disenua: David Bernués & Sharon Fridman
Soinu-espazioaren diseinua: Ángel Agüero
Jantzien diseinua: Ikerne Giménez
Eszenografiaren diseinua: Oficina 4Play Arquitectura
Jantziak egitea: Inma Gómez & Saioa Matxain
Jantziak girotze-egokitzea: María Calderón
Eszenografia eraikitzea: Arquitectura Efímera Base X Altura Sll
Diseinu grafikoa: Tempografix
Argazkiak: Mendi Urruzuno, Ignacio Urrutia, Katiuskak
Bideoa: Acrónica Producciones
Kudeaketa-taldea: Jon Maya Sein, Nagore Martínez & Doltza Oararteta
Max Saria 2019, Dantza koreografia onena, Sharon Fridman.
Ikuskizun berritzaile eta originalenaren saria TAC Valladolid, 2018.