Kalea, enparantza, pertsonen topaleku eta ekintzaren gune gisa. Sokadantzak gizartearen bateratzea, partehartzea, irudikatzen du dantzaren bidez, eta pieza honek usadio zahar horren begirada berri bat proposatzen du.
SOKA, bost dantzari eta bi perkusio jolerentzako pieza koreografikoa da, Kukai Dantza Konpainiaren eta Pantxika Telleria koreografoaren arteko topaketaren fruitua. Kalea ekintzaren ardatz bezala, eta pertsonen bat egitea, norgehiagoka, bat-batekotasuna, eskaintza…dantzarien arteko elkarrizketaren emaitza. SOKA bilaketa lan baten ondorioa da, eta bilaketa honen ardatza desoreka izan da. Desoreka mugimenduan bertan, baina sakonkiago ere pertsonaietan: interprete batetik bostera, bostetik batera barneko bizitza agerian utziz.
Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya.
Koreografia: Pantxika Telleria, Jon Maya eta interpreteak.
Dantzariak: Alain Maya, Urko Mitxelena, Eneko Gil, Vanesa Castaño eta Nerea Vesga.
Musika zuzendaritza: Iñaki Telleria.
Zuzeneko musikariak: Iñaki Telleria eta Jorge Pacheco.
Jantziak: Carhart.
Argazki eta Irudiak: Xabier eta Iñaki Zapirain.
Diseinua: Tempo.
Produkzioa: Kukai Dantza.
Argazkiak: Xabier eta Iñaki Zapirain.
Aipamen Berezia Valladolideko Nazioarteko Kaleko Arteen jaialdian.