“… eta ELKARTZEN bagara, gure entsaiu gelan ENCONTRO bat izateko gogoarekin?
… dantzatzeko noski, geure dantzak,ez?… Bai, betikoak… gustatzen
zaizkigunak… oso ondo! Han egongo naiz, gusto handiz!”
Elkar egoteko, bizitzeko, sortzeko gogoagatik Kukai eta Tanttaka konpainiek 2002. urtean abiatu zuten euren elkarlana. Orduz geroztik, begirada propio batekin jorratu dute ibilbide bat. Orain, elkarrekin landutako horri begirada berri bat eskaini eta kale zein espazio berezietarako atondutako dantzaldia prestatu dute. Euren buruari beste begi batzuetatik eta beste espazio batetik begiratzeko aukera eskainiko duen ikuskizuna. Nondik? Ensaio gelatik! Nondik ba bestela…?
Zuzendaria: Mireia Gabilondo.
Koreografia: Jon Maya.
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon Maya, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena.
Argazkilaria: Lander Garro.
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa eta Kukai Dantza.