Gogoeta personal eta intimo batetik sortzen den proiektua da Gauekoak. Jon Mayak bere sormen prozesuaren ateak irekitzen ditu, ibilbidean lagun izan dituen kide eta artisten laguntzaz. Koreografo gonbidatuek Mayaren ohiko dantza tradizionalari bisita egin diote, norberak bere gogoeta eta dantza horren bere ikuspegia oparituz.
Iluna jausi eta argiak amatatzen diren garai berean, arima batzuk piztu egiten dira. Barne pentsamendu eta sentipenak ibiltzen dituen gauerokoa da ikuskizuna. Hiru sortzaileen isil-hizketa intimotik hasi eta gauak nola elkartzen dituen ikusiko dugu.
“Iluntasunean zenbat eta gutiago ikusten den, handiagoa da. Batzuetan ez dakigu zer gertatzen den, horixe da gertatzen dena”
Joseba Sarrionandia, ‘Hitzen ondoeza’
Jatorrizko ideia: Jon Maya Sein
Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Dantzaria: Jon Maya Sein
Zuzeneko musika: Xabi Bandini eta Arkaitz Miner
Musika konposizioa: Luis Miguel Cobo. Arkaitz Miner eta Xabi Bandini
Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galvan, Jon Maya Sein eta Sharon Fridman
Eszenografia: Fernando Bernues
Jantziak: Ikerne Giménez
Argiztapena eta Ikus-entzunekoak: David Bernues
Soinua: Angel Aguero
Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martinez