1937.urteko maiatzaren 7an Euskal Herriko milaka haurrek erbestera ihes egin behar izan zuten. Beren familietatik urrun, benetako bakardadea eta tristura zer den gertutik ezagutu zuten. Haur horien artetik zazpi aukeratu ditugu guk, beraien historia kontatzeko, eta baraiek erakutsiko digute une garratzak alaitasunez ere zipriztindu daitezkela. Nola? Dantza izango da ume hauen arteko zilbor estea, eta Juan Mari Beltranen doinu poetikoak gogoraraziko die etxeko arnasa gertu dutela, gogoaren bidezidorretatik.
Gidoia eta zuzendaritza: Mireia Gabilondo.
Koreografia: Jon Maya.
Musika: Juan Mari Beltrán.
Dantzariak: Vanesa Castaño, Eneko Gil, Ibon Huarte, Alain Maya, Jon Maya, Urko Mitxelena eta Nerea Vesga.
Koprodukzioa: Kukai Dantza Konpainia eta Tanttaka Teatroa.
Argazkiak: E. Diaz de Rada.