Soka bere zentzu fisikoan zein poetikoan aipatzen du. Lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala.
Kukai Dantza Konpainiak bi koreograforen ikuspegia, esperientzia eta ibilbidea bilduz sortu du ikuskizun hau. Jon Maya eta Pantxika Telleriak bide komun bat abiatu zuten 2009. urtean. Lehenengo emaitza SOKA kale ikuskizuna izan zen, eta (SOK)2 ibilbidearen bigarren geldiunea da. Espazio berean elkar bizitzen dira dantza eta Iñaki Telleriak egindako proposamen musikal orijinala (arpa, kontrabaxua eta perkusioa).
Proiektuaren zuzendaritza: Jon Maya.
Koreografia: Pantxika Telleria eta Jon Maya.
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño eta Vivien Ingrams.
Musika orijinala: Iñaki Telleria.
Musikariak: Iñaki Telleria, Oihane Igerabide eta Amaiur Cajareville.
Jantzien diseinua: Nora Izagirre.
Argi diseintzailea: Javi Ulla.
Eszenografiaren diseinua: Ibai Maritxalar.
Koreografia laguntzailea: Lorentxa Iturralde.
Zerbitzu teknikoak: Limboescena S.L.
Ekoizpena: Kukai Dantza.
Argazkilaria: Xabier eta Iñaki Zapirain.