Baloiaren edota dantzarien jauziak. Urratsak eta golak. Oholtza eta soropila. Futbola eta dantza. Kukai Dantza eta Reala. Ikuskizun honek baloreak eta izaera bat jarri nahi ditu futbol zelaia den agertokian. Errespetua, ahalegina, talde lana, umiltasuna… aldagela zein kamerino bateko oinarri dira, antzoki zein estadio batekoak. Kirolean eta artean. Jokalariak eta jokulariak. Euren gorputz, ahalegin, balore eta taldearen bitartez beren testuinguruarekin batzen dira komunitatearen eta identitaeren parte bilakatuz.
Jatorrizko ideia eta koreografia: Jon Maya Sein
Dantzariak: Alain Maya, Ibon Huarte, Leire Otamendi, Martxel Rodriguez, Urko Mitxelena.
Zuzeneko musika: Zigor Lanpre DZ & Iñaki Telleria
Jantziak: Iraia Oiartzabal
Argiztapena: David Bernues
Kudeaketa taldea: Doltza Oar-Arteta eta Nagore Martinez