KLERA
Mundua beti dago gerran. Badira gerra luzeago eta laburragoak, badira urrun eta gertuago egokitzen zaizkigunak, badira euren berri jakin edo guztiz ezezagun diren gerrak. XXI. mende honetan komunikabideen bidez izaten dugu hemen eta orain libratzen ari diren gerren berri. Ehunka ume hil direla Ukrainan, milaka Palestinan… luzeegia da zerrenda.
Gerra baten erdian harrapatua dagoen ume baten kontakizun fikzionatua da ikuskizun honetan aurkezten dugun hau.
Adin batetik aurrera edozein ume hasten da heriotzarekin gogoetatzen. Gerra batean harrapatua dauden umeek, ordea, beste era batera hitz egiten diote Heriotzari.
Proiektu honen abiapuntua den album ilustratuak 2025ean Espainiako Haur eta Gazte Literaturaren Sari Nazionala irabazi du.
Zuzendaritza artistikoa: Jon Maya
Idazlea: Leire Bilbao
Ilustrazioa: June San Sebastian
Koreografia: Jon Maya
Musika sortzailea: Maite Larburu
Ikus-entzunezkoen sortzailea: David Bernués
Interpreteak: Alain Maya, Maite Larburu eta Urko Mitxelena
Argiztapena: David Bernués
Administrazio arduraduna: Elena García
Lantalde teknikoa: Acrónica Producciones
Produkzioa: Kukai Dantza