Jon Maya dantzari eta sortzaileak 6 urte zituela ekin zion dantzari. Berrogei urte baino gehiago igaro dira, eta dantza tradizionalaren eta sorkuntza garaikidearen arteko ibilbide profesionala taxutu du. Ikuskizun honek bilaketa-prozesu horri buruz hitz egiten digu, prozesu sortzaileak, haien pasadizoak, koreografietako batzuk eta Israel Galván, Sharon Fridman eta Cesc Gelabert koreografoekin egindakoak erakusten dizkigu.
Jon Mayak bere alderik intimoena erakusten du dantza, hitza eta publikoaren parte-hartzea uztartzen dituen ikuskizun honetan.
Dantzaria: Jon Maya
Zuzeneko musika: Iñaki Dieguez/Julen Achiary
Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galván, Sharon Fridman, Jon Maya
Talde teknikoa: Mige Alonso
Kudeaketa eta administrazioa: Elena García